XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errazionalismoak gizonaren jatorrizko eskubideak goraipatzen zituen.

Eskubide horiek berezkoak, guziekikoak (universalak) omen dira, politika erakunde guziak baino lehenagokoak.

Frantziko Matxinadak bere Déclaration des Droits de l'Hommerekin aburu hau 1789-an onhartu zuen.

Gizakiak bakoitzaren eskubideak zaitzeko Estadoa sortu omen du, itunben baten bidez (Rousseau-ren Contrat Social).

Horregaitik Estadoaren eginkizuna bakoitzaren askatasun auxe gordetzea da.

Geroago ikusiko dugu, Alemaniko idealismo hori Stirneren bidez nola erori zen norkeri (indibidualismo) ta berekoikeriaren sareetan.

Idealismo norberakoi honetan eta Frantziko errazionalismoan arkitu ditezke anarkismoaren iritzien sorburuak.

Anarkismoaren sortzaile bezela Stirner, Proudhon, Bakunin eta Kropotkin aitatzen dituzte.

Lassalle, Ferdinand (1825-1864).

Breslau-ko merkatari sendi batean sortu zen Lassalle.

Marx bezela judutarra zan, baina judutar konplejorik gabekoa.

Edesti-karriera ikasi zuen eta betiko Hegelen idealismoan katigatuta gelditu zan.

Estadoari buruz idatzi zituen oldozpenak ementxe xurgatu zituen.

1863-an langileen alkartasun bat eratu zuen.

Auxe izan zan Alemanian lehendabiziko alkartasuna: Allgemeines Deutsche Verein (1863-1875).

Zenbait gaietan Marxekin bat zetorren.

Bestetan berriz, muturka ari ziran.

Marxek gorroto handia zion.

Matxinada baino eboluzioa maiteago zuen.